Hipoteka BBKren izenean erregistratuta dagoelako behin-behinekoz bertan behera utzi dute Marta Uriarte Algortako Zubileta auzoko bizilaguna eta Stop Deshaucios Bizkaiko plataformako koordinatzailearen etxebizitzaren enkantea. Izan ere, aipatu entitatea xurgatu zuen Kutxabank eskatzen ari zaio zorraren dirua algortarrari, "horretarako eskubidea aitortu barik jabetza-erregistroan", Uriartek berak Getxoko Justizia Jauregiaren kanpoaldean adierazi duenez. Enkantea gaur ziren egitekoak, baina hirugarrenez geldiarazi du epaileak eta, orain, horrek erabaki beharko du behingoz prozedura artxibatzen duen. Gaurko ere beste familia getxoztar baten enkantea aurreikusita zegoen Negurin, baina "bete gabe" utzi dute "jabea aurkeztu ez delako", Uriartek azaldu duenez. "Hori dela eta, hilabeteko epean banketxeari emango diote", Stop Deshaucios Bizkaiko plataformako koordinatzaileak gaineratu duenez. Argazkian, Marta Uriarte, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!