Algortako emakume baten gorpua aurkitu dute Galeako haitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 8a, 23:43

Arrantzale batek emakume baten gorpua aurkitu zuen atzo goizeko 9etan, Galea lurmuturreko haitzetan, itsasargiko aparkalekuaren parean. "El Correo Español" egunkariak zabaldutakoaren arabera, igandean, azaroak 4, Algortako bere etxetik desagertutako R.M.L. 65 urteko emakumezkoarena da hilotza. Erreskatea zaila izan zen, gaineratu dutenez. Ertzaintzaren hainbat patruila eta Getxoko DYAko anbulantzia bat hurbildu ziren bertara, Gurutze Gorriko "Arriluze II" ontzia gorpua hartzen saiatzen zen bitartean. Itsas zakarrak, ordea, ez zuen utzi eta, 10:40 aldera, Ertzaintzak erreskate helikopteroa erabiltzea erabaki zuen. Argazkian, Ertzaintza gizon bat erreskatatzen itsasoan / © Herrizaingo Saila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun