Uribe Kosta, Erandio eta kanpoko internauten konfiantzari esker, UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldunak bederatzi urte bete ditu gaur, osteguna. Izan ere, komunikabide hau 2003ko azaroaren 8an jaio zen, Estatu Espainiarreko Gobernuak eta Juan del Olmo epaileak 2003ko otsailaren 20an itxitako "Euskaldunon Egunkaria"ren "Bizkaia" gehigarriak Uribe Kostan eta Erandion utzitako hutsunea betetzeko saiakera gisa. Hasierako asmoa bete den irakurleak esan beharko du, baina badira datuak norabide horretan zer edo zer egin dela pentsatzeko. Aipatu bederatzi urte hauetan, webguneak 1.400.000 bisita baino gehiago jaso ditu eta webgunean ia 18.000 albiste eta iritzi argitaratu dira 108 hilabete hauetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!