Getxoko Udalak tokiko saltokiei eta ostalaritzari zuzendutako prestakuntza eskaintza plazaratu du, Gabonetako kanpainari begira,
Getxolan ekonomia sustapenerako eta enplegu zerbitzuaren bitartez. Dendentzat bi ikastaro antolatu dituzte, “Low-cost erakusleihoak” delakoa eta paketeria sortzekoa, hurrenez hurren. Lehenengoa azaroaren 19tik 22ra egingo da, 14:15etik 16:15era, eta bigarrena, hilaren 26tik 29ra eta ordutegi berean. Ostalaritzarentzat, berriz, honako ikastaro hauek izango dira: “Gabonetarako barra prestatzea: Begietatik sar dadila!”, azaroaren 19tik 22ra egingo dena, 17:00tatik 19:00tara, eta “Elikagaien maneiua”, hilaren 26an eta 27an izango dena, aipatu ordutegian. Informazioa eta izen-emateak: Getxolanen, San Martin kalea 17, Algorta (tel.: 944 660 140. e-posta:
getxolan[abildua]getxo.net eta www.getxo.net/getxolan). Argazkian, iazko abenduaren 5ean, Gabonetako argiak pizteko ekitaldi ofiziala egin zuten Algortan Imanol Landa alkateak, Maite Ibarbengoechea Getxo Enpresako presidenteak eta Merkataritza Mahaiko kideek / © Getxoko Udala.