
Azaroaren 17rako, larunbata, berbalagunentzako ibilbide etnotoponimikoa antolatu dute Sopelako Aitxu!, Berbots Erandion Euskaraz! eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteek. Oraingo honetan, Erandio, Asua, Enekuri eta Faoetara egingo dute bisita gidatua, Fredi Payaren azalpenek lagunduta. Autobusez egingo dute joan-etorria, doan: Sopelako elizaren aurrean 09:00etan jarri dute hitzordua; 09:15ean Algortako Telepizzan; eta 09:30ean Erandioko metro geltokian. Bueltako bidaia 14:30ean egingo dute eta, tartean, "piskolabisa" egongo da. Horrenbestez, aldez aurretik eman beharko da izena Sopelan (
aitxuizuba[abildua]gmail.com / 603 894 364), Erandion (
berbots[abildua]gmail.com) edo Getxon (
egizugetxo[abildua]gmail.com / 616 885 165). Argazkian, berbalagunak eskualdeko lehenengo ur-azpiegiturak bisitatzen / cc-by Egizu!