Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko jarduneko presidenteak Memoriaren Eguna bertan behera uzteko erabakiaren berri eman zuen atzo. 2010ean, "terrorismoaren biktimen oroimenerako eta omenaldirako" izendatu zuen azaroaren 10a Eusko Legebiltzarrak. Ordutik, legebiltzarrak eta Jaurlaritzak, nork bere aldetik, eguna ospatu dute. Aurten, hauteskundeak direla eta, osatu gabe dago legebiltzarra, baina Quiroga presidenteak ekitaldia egitea erabaki zuen. Atzera egin zuen atzo. Bitartean, Leioan, egin egingo dute Memoriaren Eguna, Udalak prentsa ohar labur baten bidez jakinarazi duenez. Horrenbestez, bihar, 12:00etan udaletxeko plazan lore eskaintza egingo dute, "biolentziaren biktima izan diren guztiak gogoratzeko". Udalak deia zabaldu du leioaztar guztiek parte har dezaten. Argazkian, Eneko Arruebarrena Leioako alkatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!