UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldunak bederatzi urte bete zituen atzo. Urtemuga hori gure irakurle fidelekin ospatzeko asmoz, bi zozketa egingo ditugu astelehenean, arratsaldeko 6etan. Alde batetik, Ruper Ordorikak hilaren 24an Kultur Leioan emango duen kontzerturako bi sarrera banatuko ditugu. Horien zozketan parte hartu ahal izateko, oñatiarrak atera duen azken diskoaren izena asmatu beharko da.
Topaguneak antolatutako Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren barruan joko du Ordorikak. Beste aldetik, abenduaren 15ean Bilboko Miribilla kiroldegian jokatuko den
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako beste bi sarrera emango ditugu. Horretarako, ondiño finalera heltzeko aukera duten Uribe Kostako hiru bertsolarien izenak asmatuko beharko dira. Proba batean zein bestean, erantzunak
ukberrinet[abildua]ukberri.net posta elektronikora bidali beharko dira asteleheneko 18:00ak baino lehen. Hainbat lagunek asmatuz gero, uribekostar errugabe batek hartuko ditu saridunen izenak. Irabazle bakoitzak dagozkion bi sarrerak eramango ditu. Argazkian, ALBEko hainbat kide izan ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako aurkezpenean.