Sute-simulazioa egingo dute astelehenean Larrañazubi ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 9a, 19:47

Bi eta hamabi urte bitarteko 200 bat neska-mutilek parte hartuko dute etzidamu, astelehenarekin, Algortako Larrañazubi Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean egingo den sute-simulazioan. Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Herrizaingo Sailek antolatu dute aipatu proba. Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, asteleheneko ariketan ikastetxeko gela batean sutea piztuko balitz sortuko litzatekeen egoerari aurre egingo diote. Besteak beste, neurri prebentibo gisa ikasleen kaleratzeari ekingo diote. Argazkian, Larrañazubi ikastetxea / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun