Euskara elkarri emateko deia luzatuko du Korrikak bere 18. edizioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 9a, 19:53

Andoainetik, Martin Ugalde parketik, abiatuko da martxoaren 14an euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren; eta martxoaren 24an Baionan bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia "Eman euskara elkarri" da, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko. Horren harira, Korrika 18k eta AEK-k egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako. Informazio gehiago Korrikaren web-gunean eta Korrika-AEKren sare sozialetan. Argazkian, gaur Unesco Etxean, Bilbon, Korrika 18 aurkeztu dute Korrika arduradun Edurne Brouardek, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek / cc-by-nd Euskalakari AEK.

Korrika 18ren mezua: “Eman euskara elkarri”

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun