Gizonezko bat atxilotu zuten atzo, osteguna, Itzubaltzeta / Romon, bere bikotekideari zorroa lapurtzea eta herio-mehatxuak egitea egotzita. Atxilotuak 41 urte ditu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iturriak aipatuz, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez.19:30ak aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten genero indarkeriako gertaera bat izaten ari zela. Dirudienez, bikotea eztabaidan aritu zen eta emakumeak etxetik alde egin zuen lanera joateko. Halere, gizona emakumearen atzetik joan zen Gobela kiroldegiaren ingurura arte, zuhaitz baten atzean ezkutatu zen eta, bertatik igarotzen ari zenean, zorroa lapurtu zion emakumeari. Argazkian, emakumeenganako erasoen kontrako mobilizazioa Itzubaltzetan, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!