Etxebizitzen artean, lau mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak izango dira. Halaber, 61 etxebizitza gordeko dira izen-ematearen antzinatasuna lau urtetik gorakoa dutenentzat. Gainera, beste 29 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat izango dira, eta azkenik, sei etxebizitza gordeko dira gainerako eskatzaileentzat. Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.
Itxaron-zerrenda
Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.