Urte bete egin du jada Kalezulo gaztetxeak. Gauzak horrela, azaroaren 14tik 17ra egitarau oparoa antolatu du Erandioko Gazte Asanbladak (EGA). Asteazkenean, umeen txokoa (jolasak, tailerrak, hankapaluak...) izango da plazan, 17:00etatik 19:30era. Ostegunean, berriz, "Viabilidad economica de Euskal Herria" hitzaldia eskainiko du Nekane Juradok, 19:00etan, Kalezulon. Ostiralera helduta, bertso-afaria egingo dute 22:00etan, Jon Maia eta Fredi Payaren parte-hartzearekin. Aurretik triki-poteoa egingo dute 20:30etik aurrera. Afarirako txartelak Karraka tabernan egongo dira salgai 10 eurotan edo, bestela, erandiokoga[abildua]gmail.com helbide elektronikoaren bitartez. Azkenik, larunbatean, Ttek Elektrotxarangaren kale-musikarekin abiatuko dute arratsaldea, 18:30ean. 21:00etan, berriz, ekitaldia egingo dute gaztetxean. Eta amaitzeko, Atzenbla talde valentziarrak emango du kontzertua eta Honat taldearen erromeria izango da. Txartelak 3 eurotan izango dira. Argazkian, okupatu eta berehala, gaztetxe jaio berriari sostengua ematera joandako gazte batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!