Getxoko Bilduk udal aurrekontuen inguruko asanblada ireki bana egingo du Algortan eta Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 12a, 14:27

Aste honetarako udal aurrekontuen inguruko asanblada irekiak antolatu ditu Itzubaltzeta / Romon eta Algortan Getxoko Bilduk. "Asanblada hauetan udal aurrekontuak nola egiten diren azalduko da eta Udalak egin beharreko inbertsioen inguruan getxoztarrok dauzkagun proposamenak bildu eta eztabaidatuko dira", azaldu dute koalizioko iturriek. Horrenbestez, Algortan, asteazken honetan egingo dute batzarra, 19:00etan, Abian Kultur Elkartearen egoitzan, Bidebarri kaleko 2. zenbakian. Itzubaltzetari dagokionez, ostegunean egingo dute, 19:00etatik aurrera, Lope de Vega kaleko kultur etxean. Argazkian, 2013ko udal aurrekontuen negoziazioaren harira, "Udal dirua, denon kontua" kanpaina aurkeztu zuten Maitane Nerekan eta Bingen Saitua Getxoko Bilduko zinegotziek, 2012ko urriaren 15ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun