Datorren asteazkeneko bilera Urdulizko Udalak eta Behargintzak sustatu dute, eta biak ere hitzorduaz baliatuko dira merkatari eta ostalarien artean lotura moduren bat edo beste ezartzeak dituen onurak transmititzeko. "Izan ere, horrek euren baldintzak hobetu eta euren ekintzen ikusgarritasuna areagotuko luke", udal iturrien hitzetan. Jakina, saltokiek estrategia ezberdinak har ditzakete espezializazioaren, zerbitzuaren, prezioen eta abarren arabera, baina berezitasunak baino harago, Udalak merkatari eta ostalariei elkarte batean batzeko aukeraren abantailak erakutsi nahi dizkie, kontuan hartuta, krisiak, merkataritza-saltoki handiek edota kontsumo eredu berriek jardutea eskatzen diotela merkatari txikiari. Udalak uste du, eta horrela azalduko du datorren asteazkenean, "batera jarduteak edota gutxieneko masa kritikoa izateak nabaritasun handiagoa ekarriko lukeela". Gainera, erakundeetatik elkarrizketa bakar mota hori eskatu ohi da, eurek laguntzen dituzten proiektuak abiarazteko orduan.
Hori gutxi balitz, gaur egun dagoen laguntza publikoak, hala nola, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendaritzaren Merkataritza Dinamizazioaren Dekretuak, tokiko elkarte bat egoteko beharrizana derrigorrezko egiten du. Horrek, era berean, merkataritza-ingurua hobetzeko finantziazioa jasotzen lagunduko lioke Udalari.
Laguntza merkataritzari
Toki mailan, Urdulizko Udala, Behargintzaren bitartez, jarduera ekonomikoak sustatzeko lan egiten ari da, batez ere, merkataritzaren inguruko jarduerak. Negozio berriei laguntza eskaintzen zaie eta lehendik ere badaudenak sendotzen dira. Prestakuntza ematen da, negozio planak egiten dira, diru-laguntzei buruzko kontsultak artatzen dira eta ekintza zehatzak gauzatzen dira. Zentzu horretan, Urdulizko Udalak, urte honi begira, merkataritzari laguntzeko programa bat dauka, udalerriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea ahalbidetzen duten jarduerak egiteko.