Bizkaiko bertso finalerako zein Ruperren kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 12a, 20:34

UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldunak bederatzigarren urteurrena dela eta antolatutako zozketa bere amaiera heldu da. Ruper Ordorikak hilaren 24an Kultur Leioan emango duen kontzerturako bi sarrera zein Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako beste bi txartel jarri genituen jokoan, horretarako bi galdera erraz proposatu genizkiela gure irakurle fidelei. Hamaika lagunek hartu dute parte zozketetan, batzuek galdera bati erantzuten, beste batzuek besteari eta gehiengoak biei. Ruper Ordorika oñatiarrak atera duen azken diskoaren izena, "Hodeien azpian", alegia, guzti-guztiek asmatu dute. Zailagoa izan ei da beste galdera, oraindik Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera heltzeko aukera duten Uribe Kostako hiru bertsolarien izenak. Izan ere, Arrate Illaro eta Fredi Paya denek finalaurrekoetan kokatu badituzte ere, ez da gauza bera gertatu Jone Uriarekin, baten batzuk bere tokia Imanol Uria nebari egokitu diotela. Gauzak horrela, zozketak asmatu dutenen artean egin ditu Kepa Ugarte Ukberri.net-eko erredakzioburuak. Ruper ikustera joateko bi txartelak Ane Otalorak izan ditu sari eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako palkoko bi jesarlekuak Daniel de Miguelek eskuratu ditu. UKBERRI.NET-ek harremanetan jarriko da irabazleekin, txartelak non eta noiz jaso behar dituzten azaltzeko. Argazkian, Kepa Ugarte saridunen izenak erakusten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun