Getxoko III. Euskara Planaren zirriborroari 242 ekarpen egin dizkiote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 12a, 22:28

Getxon Euskara Biziberritzeko III. Plan Nagusia moldatu eta aberasteko asmoz, 242 ekarpen aurkeztu dituzte udalerriko hainbat bizilagunek, elkartek eta hedabidek. Getxoko Udalak pasa den maiatzaren 3an abiatu zuen tokiko EBPNren zirriborroa zabaldu eta horri iradokizunak proposatzeko prozesua. Une honetan, Udala aipatutako ekarpenak aztertzen ari da etorkizuneko Euskara Biziberritzeko Planaren zirriborroan sartze aldera. Udalak "oso positibotzat" jo du aipatutako prozesuan izandako partaidetza eta horregatik eskerrak ematen dizkie horren eragileei. Argazkian, Imanol Landa alkateak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak aurkeztu zuten Getxoko Euskara Plan berria osatzeko sistema.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun