Hezkuntzari dagokionez, unibertsitatetik kanpoko eskola publiko, pribatu eta kontzertatu guztietan egon beharko da gutxienez zuzendaritzako kide bat eta ikasleei sarbidea ahalbidetuko diete. Haur-eskoletan eta unibertsitatean koordinatzaile edo arduradun batek lan egin beharko du gutxienez, Musikenen eta udal musika-eskoletan bezalaxe.
Larrialdi egoeretan lan egiten duten zerbitzuek (SOS Deiak, suhiltzaileak, etab) jai egunetako zerbitzua eskainiko dute. Zahar-etxeetan eta eguneko zentroetan arreta zuzena eskaintzeko langileen erdiak joan beharko du lanera gutxienez. Mehatxupean bizi diren pertsonen babeserako langileen erdiek ere lan egin beharko dute.
Argindar, gas eta ur hornidurari dagokionez, jai egunetako langile kopurua egongo da gutxienez eta EITBn albistegien emankizuna soilik bermatuko da.