Eztabaida Gunea azaroaren 14ean itxita egongo da. Kapitalismoak berregituratzen jarraitzen du eta gobernuek euren murrizketa ekonomiko eta sozialak aplikatzen dituzte. Herriak eraso hauei erantzuna eman behar die, borroka moduak birplanteatuz eta modu bateratu batean eginez, non langileak protagonistak izango diren. Horregatik, A14an itxi egingo dugu borrokara batzeko. Gobernuekin paktatzen duten eta geroago greba orokorrak deitzen dituzten sindikatuen ideiekin ez dugu batere bat egiten, baina ez ditugu borrokarako eta konfrontaziorako aukerak galduko. Modu desberdinetan mobilizatzen jarraitzea beharrezkoa da. Egin dezagun egunero borroka eguna izatea. Adi mobilizazioetara eta irten kalera! Ez da krisia, kapitalismoa da! Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida gune antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.