Plaza Beltza Kulturgunea: "Azaroak 14 greba eguna"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 13a, 15:23

Badakigunez, azaroaren 14an Europa mailan langile borroka eguna antolatu da eta Europako hegoaldeko hainbat tokitan greba orokorra deitu ere, tartean Hego Euskal Herria. Horregatik, ohar honen bitartez, deialdiarekin bat eginez, egun horretan Plaza Beltza Kulturgunea irekiko ez dugula adierazi nahi dizuegu. Deialdiari buruz hainbat zehaztapen egin nahi ditugu: iraileko greba deitu zuen taldean adostasunera ailegatzea ezinezkoa izan da. Sindikatu handienek, txikietariko hainbatek eta elkarte gutxi batzuek greba horren errepikapena izango litzatekela uste baitute. Ez gatoz horrekin bat. Errepikapena baino, ildo berean borrokatzen segitzea dela uste dugu. Horregatik, orduan eman ziren arrazoietara jotzen dugu oraingoa justifikatzeko. Azkenik deialdi honetan parte hartu arren ez dugu, inolaz ere, deitzaile nagusien eredu sindikala babesten. Greba orokor hau deitzeak ez digu azken urteetan erakutsi duten patronalaren eta kapitalaren aldeko jarrera ahaztuaraziko. Kalean topatuko gara. Argazkian, 2009ko azaroaren 6an, Plaza Beltza kultur elkarteak Plaza Beltza herri liburutegia zabaldu zuen Larrabasterrako Akilino Arriola kalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun