Asteazken honetan, azaroak 14, "Bidaiatzeko era berriak: herrien eta pertsonen arteko elkartasuna helburu" izenburuko hitzaldia eskainiko du Josu Iztueta bidaiaria eta bidaia jasangarrietan gidariak, Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua 18:00etan izango da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu aretoan. Baltistan Fundazioak, EHUk eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteak antolatutako "Mendia eta giza-garapena" zikloaren barne dago solasaldia. Ziklo horren bidez, ikastegi ezberdinetako ikasleek garapenerako lankidetzan izan dezaketen erantzukizuna eta lan aukera ezagutarazi nahi dira, unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Sarrera libre eta doakoa izango da. Argazkian, Koldo Zubimendi 29 urteko eskalatzaile erandioztarra eta Iker Iriondo gipuzkoarra Broar Peak mendia atzean, 2011ko irailean / © Erandio Zeruan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!