Azaroaren 19ra arte malariari buruzko "Malaire. Kinshasarako bidaia" argazki erakusketa hartuko du Leioako Kalian hiri kulturguneak. Hortaz, Iturriondo kalean dagoen Ibarrabarri parkeko 2. atarian izango dira ikusgai 24 argazkiak. Ekimena Medicusmundi Bizkaia elkarteak bultzatu du eta Txelu Angoitia da erakusketaren egilea, eta bere argazkien bidez Kinshasa Kongo Errepublika Demokratikoko hiriburuko kale, eskola eta osasun zentroetara eramango gaitu, eta malariak herritarrengan dituen eragin sozial nahiz ekonomikoak erakutsiko dizkigu. Era berean, ostegun honetan, azaroak 15, "Malaria en el Africa subsahariana" hitzaldia emango du Jon de la Huerta tropikoko medizinan adituak. Hitzordua 20:00etan izango da Kalianen. Argazkian, erakusketako fotografia bat / © Txelu Angoitia - Medicusmundi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!