Argia.com agerkariak zabaldu duenez, sindikatuek emandako datuen arabera, greba orokorra eraikuntzan eta industrian izaten ari da eragin handiena, metalgintzan batez ere (%50-60koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan). EAEko datuei dagokienez, jarraipena %50koa da Bilboko Metroan; %55ekoa Sidenorren; %100ekoa Loiuko aireportuaren aparkalekuan; %100koa Zamakonan eta Santurtziko eta Pasaiko portuetan; eta %40ekoa Correosen. Nafarroan, Landabengo lantegia (VW) "geldirik" dagoela esan du UGT sindikatuak. Beste datu batzuk: %100eko jarraipena SAS Autosystemtechnik-en eta FCC Logistican; %95ekoa Nacesan (Tutera); %85ekoa Tecnoconforten; %70ekoa TRW Automotiven; %50ekoa Liebherren; %30ekoa Aceralia Transformadosen (Lesaka) eta Aceralia Tubos de Beran; %50ekoa Magnesitas Navarrasen eta %35ekoa Georgia Pacificen. Argazkian, CCOOrekin batera, ESK, UGT, LSB-USO eta CGT sindikatuek deitu dute gaurko greba.