Zientzia eta Teknologia Fakultateak diplomak banatuko dizkie bihar 40. promozioko ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 14a, 13:38

Ostegun honetan, azaroak 15, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak diplomak banatuko dizkie 2011/2012 promozioko 325 tituludunei, 2012ko Alberto Handia ospakizunaren baitan. Era berean, Espediente Akademiko Onenen Sariak eta Titulazioetako Sari Bereziak ere emango dira. Hitzordua 18:00etan izango da Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian. Ekitaldian, Luis Vega Analisi Matematikoan katedradun eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak hitzaldia eskainiko du, "Las matemáticas son para usarlas" izenburupean. Diplomen banaketa ekitaldian parte hartuko dute Isabel Celaá, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak; Miguel Ángel Gutiérrez, EHUko Ikerketa errektoreordeak; Esther Domínguez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak; Osane Oruetxebarria, Zientzia eta Teknologia Fakultateko idazkari akademikoak eta Eneko Arruebarrena, Leioako alkateak. Argazkian, diploma banaketa ekitaldi bat / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun