Etxe kaleratzeen aurkako manifestazioa deitu dute larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 14a, 14:28

Euskal gehiengo sindikalak eta makina bat eragile sozialek, etxe-husteen eta murrizketa sozialen aurkako manifestazioa antolatu dute larunbaterako, hilak 17, Bilbon. Martxa arratsaldeko 5etan abiatuko da Bilboko Jesusen Bihotzaren enparantzatik. Deitzaileen esanetan, botere publikoek mesede egin diete etxebizitzarekin negozioa egin dutenei. Eraikuntza-enpresen eta bankuen interesen alde jokatu dute. Horrela, bizileku bat izateko eskubidea espekulaziorako ondasun bihurtu da, eta herritar gehienentzako luxua. Arrazoia, bankuak eta aurrezki-kutxak eragile nagusi bihurtu izana, arlo publikoak bermatu beharreko eskubide izan beharko lukeen kasu batean. Egoera horretan, etxe-huste guztiak behin betiko geldiaraztea, eskatzen dute. Ezin da saihestu herri- eta finantza-erakundeek ere erantzukizuna dutela hipoteken ordaina betetzen ez den kasuetan. Botere publikoak bankuen esanetara daude, eta hauek usufruktudun legez jokatzen dute, hipotekak finantzatzerakoan zinez abusuzko baldintzak ezartzen dituztelarik. Argazkian, bankuak diru publikoz laguntzearen aurka LAB eta ELA sindikatuek uztailean PPk Areetan duen egoitzan egindako elkarretaratzea.

Etxebizitzaren inguruko arazoen adierazpenik larrienetakoa da gertatzen ari den etxe-huste kasuen itxuragabeko hazkundea, eta honekin batera etxea bankuek kentzen dieten pertsona eta familien kopruua. Etxetik botatzen duten jendearen egoera latza da. Gehienetan, etxea galtzeaz gainera bankuarekin zor handia izaten jarraitzen dute. Izan ere, etxebizitza enkantean ateratzean, tasatuta zegoen prezioz azpitik saltzen da, eta honi gehitu egin behar zaizkio interes altuak eta ordaintzen ez den kasuetan finantza-erakundeek ezartzen dituzten baldintza basatiak. Ondorioz, pertsona eta familia hauek etxerik gabe geratzen dira eta hipotekaren zati bat ordaindu beharrean.

Botere publikoek mesede egin diete etxebizitzarekin negozioa egin dutenei. Eraikuntza-enpresen eta bankuen interesen alde jokatu dute. Horrela, bizileku bat izateko eskubidea espekulaziorako ondasun bihurtu da, eta herritar gehienentzako luxua. Arrazoia, bankuak eta aurrezki-kutxak eragile nagusi bihurtu izana, arlo publikoak bermatu beharreko eskubide izan beharko lukeen kasu batean.

Sistemaren oinarria etxea erostea eta berria eraikitzea izan da, ez alokairu publikoa eta hutsik zeuden bizitzak erabiltzea; azken urteotan horren emaitza “jabego birtuala” izan da: enplegua suntsitu eta eskubide laboralak zein gizarte-babesa galtzen ari direlarik, egungo egoerara iritsi gara. Gainera, erakundeek etxebizitzari dagokionez murriztera jo dute: aurrekontu publikoak eta gizarte-prestazioak moztu eta protagonismo osoa eman diete herritarren beharrizanen kontura negozioa egiten duten erakundeei.

Izurri sozial hau amai arazi beharra dago. Arazo larriok ikusirik, honakoa galdegiten dugu:

• Pertsona guztiek bizileku duina izateko duten eskubidea aitortzea; eskubide hau benetan gauzatzeko aukera ahalbidetu behar da.

• Etxe-huste guztiak behin betiko geldiaraztea. Ezin da saihestu herri- eta finantza-erakundeek ere erantzukizuna dutela hipoteken ordaina betetzen ez den kasuetan. Botere publikoak bankuen esanetara daude, eta hauek usufruktudun legez jokatzen dute, hipotekak finantzatzerakoan zinez abusuzko baldintzak ezartzen dituztelarik.

• Etxe-husterik ez dadila gauzatu. Etxebizitza Publikoaren Erakunde bat sortu beharra dago; hipotekapean daudenek honen esku utziko lukete etxea, bertan bizitzen jarraitu ahalko luketeelarik, beren egoerari moldatutako alokairu sozial bat ordainduta.

• Diru publikoa zuzenean alokairu sozialerako etxebizitza publikoa sustatzeko erabili behar da, horrela baliabide publikoak behar bezala erabiltzen direla bermatuz. Halaber, lurzoruaren kudeaketak gizartearen kontrolpean egon behar du, interes sozialaren arabera erabiliko dela ziurtatzeko.

Botere publikoei exijitzen diegu arazoa konpontzeko beharrezko neurriak har ditzatela. Nazkatuta gaude ustezko “kontsentsu handi” horiek aldarrikatzen entzuteaz, egoera inondik ere aldatzeko ez baitute balio.

Horrenbestez, dei egiten dugu datorren larunbatean, azaroak 17, arratsaldeko 17:30ean Bilboko Jesusen Bihotzaren plazatik abiatuko den manifestaziora: “Etxe-husteen eta murrizketa sozialen aurka. Bizileku duin bat izateko eskubidearen alde”.

Bilbon, 2012ko azaroaren 13an

Eragile sozialak: AHT gelditu! elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Bizkaia eta Gipuzkoa hainbat langabetu asanblada, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Bilbo Zaharreko auzokide elkartea, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Iruñerriako langabetuen kolektiboa, Danok lan, Deshazkundea, Eguzki, Ekologistak Martxan , Elkartzen, Itzubaltzeta / Romoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Ezkerretik Bilduz, Gazte Abertzaleak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Munduko Emakumeak, Pentsionistak Martxan, Eskubide sozialen aldeko Gasteizko plataforma, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, LZP-ren aurkako Uribe Kostako Asanblada, Renta Basica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Arrazakeria, Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun