Espainiako banderaren "inposizioa" salatuko dute gaurko udal batzarrean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 15a, 07:38

Ostegun honetan, azaroak 15, ez-ohiko udal osoko bilkura izango da Sopelako udaletxean. Hitzordua 19:30ean jarri dute eta, besteak beste, zinegotzi ohi talde batek egindako proposizioa aztertuko dute; bandera espainiarraren "inposizioa" salatuz, eta larunbat honetarako ekitaldi batera deituz. Gaurko, elkarretaratzea ere deitu dute 19:00etarako, udaletxe aurrean. Igandean egindako agerraldian, hainbat jarduera bultzatuko dituztela jakinarazi zuten 42 zinegotzi eta zinegotzi ohik, tartean Saioa Villanueva Bilduko alkatea eta egungo udal gobernuko kideak zirela. Besteak beste, aipatutako mozioan adostuko da Sopelako Udalak herritarrak deitzea ekitaldi publiko batera, udaletxeko plazan, "inposizio hori salatzeko eta ordezkatzen gaituen sinboloa ikurrina dela adierazteko". Ekitaldia larunbat honetan, azaroak 17, izango da, 13:00etan. Argazkian, Sopelako Udaleko legealdi desberdinetako zinegotzi eta zinegotzi ohiek, espainiar banderaren inposizioaren aurrean, manifestu bat irakurri zuten igandean / cc-by Sopelako Bildu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun