Azaroaren 16tik 24ra bitartean, 12. urteurrena ospatuko du Leioako Udondo gaztetxeak. Horrenbestez, ostiralean, hilak 16, kontzertua izango da, 21:00etatik aurrera, Alperrikako Bizien Jabe eta Lo Verde del Puerro ( Malsonado y compañía) kantautoreen eskutik. Larunbatean, hilak 17, gaztetxeen arteko topaketak egingo dituzte, jolasak, bertso-bazkaria, antzerkia eta kontzertuak izango direla. 21:00etatik aurrera, Distorsion eta Las Klitorix taldeak igoko dira Udondoko agertokira. Sarrera 6 eurotan izango da. Igandean, hilak 18, helduko da Uribe Kosta eta Erandioko gaztetxe beteranoaren 12. urtebetetzea. Egun horretan, txokolatada eta tertulia egingo dituzte, arratsaldez, "12 urte okupatzen eta autogestioa sortzen!" lelopean. Argazkian, kontzertua Udondo gaztetxean, artxiboko irudian / © Sobieth.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!