Datorren asteartean, azaroak 20, 19:30ean, udalerrian urte luzeetan zehar aisialdi hezigarriaren esparruan lanean ibili diren eta dabiltzan hainbat erakundeei esker ona adieraziko die
Getxoko Udalak. Ekitaldian Imanol Landa alkatea eta Koldo Iturbe Euskara, Kultura eta Gazteria arloko zinegotzia izango dira. Horiek saria emango diete elkarteei. Tokiko erakundeak Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre kalean duen egoitzan jarri dute hitzordua eta adin desberdinetako gazteekin eta ekintza desberdinen bitartez lan egiten duten 17 bat elkartek parte hartzea espero dute. Aipatu eragileak honako hauek dira: Bizarra Lepoan Euskara Elkartea, Club Ibaiondo, Eskubeltz Eskaut Taldea, Gaztetasuna Taldea, Adimen-urritasuna duten Pertsonen aldeko Uribe Kosta Elkartea, Ziztu Bizian Eskaut Taldea, Algortako Gaztetxoak, Irutasun Kultur Elkartea, Negubide Elkartea, Algortako Eskaut Taldea, Galea Elkartea, Itxartu Mendigoizale Taldea, Itxas Argia Mendi Taldea, Etorkizuna Mendi Taldea, Andra Mari Mendi Taldea, Gazteen Gurutze Gorria eta Aisibizia Elkartea. Argazkian, Bapirukeko gaztetxoak skate-an.