"Seme-alabaren entzumen galtzea: eskarmentutik gerturatzea" lelopeko sentsibilizazio jardunaldia antolatu dute etzirako, larunbata, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Entzumen galtzeari buruzko ekimena Ulertuz Bizkaiko haur gorren familia eta lagunen elkarteak antolatu du. Jardunaldia adin guztiei zuzenduta dago, eta alde batetik, nagusientzako jarduerak izango dira, tartean elkarteari eta familia batzuen esperientziei buruzko informazioa ematea, eta bestetik, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak, ipuin-kontalaria, lehiaketa bat eta tailerrak. Jardunaldia goizeko 10:30ean abiatuko dute eta bi ordu iraungo du, sarrera doakoa izango dela. Argazkian, ume bat belarriak babesten artxiboko irudi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!