Gaur zozketatu dituzte Leioandiko BOEak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 15a, 19:21

Gaur, eguerdiko 12etan, egin dute Leioandin eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Ehun etxeetatik 90 banatu dituzte. Izan ere, hamar Leioako Udalari eman dizkiete, birkokatze-eragiketetan erabiltzeko, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez. Hala ere, zozketa ez da, ohikoa den moduan, irekia izan. Etxebizitza Sailak egindako azken aldaketaren ondorioz, 964 eskatzaileen artean 100 gonbidapen banatu dira, horiek bakarrik zozketan egon ahal izateko. Gonbidapen horien bitartez zozketan egon ezin izan duten eskatzaileek Etxebideren web gunean ikusi ahal izango dute emaitza, edota Eusko Jaurlaritzaren Herritarrenganako Arreta telefono zenbakiaren bidez: 012ra deituz. Hautatutako etxebizitzei uko egitekotan, esleitzeko geratzen diren etxebizitzak itxarote-zerrendan daudenei esleituko zaizkie, bertan lortutako ordenari jarraiki. Argazkian, aurreko etxebizitza zozketak irekiak izan dira, Leioako Sakoneta kiroldegian / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun