Bi pertsona horien senide batek salmentaren berri eduki zuenean, enpresari burofax bat bidaliz, kontratua bertan behera uzteari ekin zion eta, aldi berean, Udaltzaingoari eman zion gertaeraren berri. Poliziak hiru emakume bikote eta azken kobratzea egiteaz arduratzen zen gizon bat identifikatu ditu.
Udaltzaingoak auzokideak ohartarazi ditu etxean pertsona ezezagunak sartzen uzterako orduan arretaz jokatzeko eta edozein gauza etxean bertan erosteko aukera ondo aztertzeko ere. Era berean, poliziak pertsona edadetuak biltzen diren tokietan zabalduko du albistea.
Iaz, Koldo Nabaskues Euskal Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteko presidenteak prentsa ohar batean jakinarazi zuen beste udalerri batzuetan jokabide berberak gertatzen ari zirela.