Turismoaren, kulturaren eta gazteriaren eremuan esperientzia-trukatze sakonagoa egiteko, Imanol Landak Pelluco Duhart Donibane Lohitzuneko alkatea hartu zuen atzo. Duhart, aipatu Udaleko zenbait zinegotzirekin eta Kultura, Turismoa eta Gazteria arloko teknikarirekin batera heldu zen Getxo udalerrira. Harrera ekitaldia udaletxeko batzar areto nagusian izan zen eta, ondoren, zenbait batzar egin zuten turismoaren zein kulturaren, gazteriaren eta euskararen inguruan berba egiteko. Bilera horietan, bi udaletako zinegotzi eta teknikariek bi herrietan izaten ari diren esperientzia eta ekimenak trukatu zituzten, udal getxoztarreko iturriek zehaztu dutenez. Arratsaldean, zinegotziek Algortan eraikitzen ari diren Getxo Antzokia eta Musika Eskola bisitatu zituzten, Portu Zaharrean barrena ibili ziren eta Getxoko bidaiari-itsasontzien kaira joan ziren. Argazkian, Getxoko zein Donibane Lohitzuneko udal ordezkariak batzar aretoan / ©
Getxoko Udala.