Imanol Landa alkatearen udal taldeak murrizketak ez aplikatzeko asmoa erakutsi bazuen ere, PPren esanak betetzen hasi da.
ELAk murrizketak ez aplikatzeko ausardia eskatzen dio EAJri, legediatik haratago borondate kontua delako. Uztailean Raxoy dekretuz onartutako dekretuak aplikatzen aurrenetariko udala izan da Getxokoa. Hasiera batean, neurri horien inguruan berba egiteko borondatea erakutsi bazuen ere, ez da inolako negoziaziorik izan. Udala, ustezko negoziazio mahaiak sortzen hasi da, gerora murrizketak unilateralki aplikatzeko. Horren adibide, aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileei baja-osagarriak ordaintzeko legeak jasotakoak baino zailtasun gehiago eskatzea dioen erabakia. Langileen ordezkariek hasieratik eskatu diota Udalari, eduki guztiak mahai gainean jarri eta negoziaziatzeko mahai bakarra eratu zezala, baina ez du halakorik egin. Egoera horren aurrean, langileek mobilizatzea erabaki dute, eta udaletxearen eta erakunde autonomoen aurrean egunero biltzen dira. Horrez gain, maskaran erabiltzen eta murrizketen kontrako mezuak dituzten pegatinak gainean daramatzatela joaten dira lanera. Argazkian, orduko lanuzteen baitan, 2010eko azaroaren 24an udaletxe aurrean elkartu ziren Getxoko udal langileak.