Benito Lertxundiri emango diote Durangoko Azokako Argizaiola saria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 16a, 19:10

Benito Lertxundi kantuegile eta kantariari Argizaiola saria emango diote Durangoko Azokan abenduaren 6an. 47. edizio honetan, Gerediaga Elkarteak musikari oriotarra omenduko du euskara eta euskal kulturaren alde emandako guztiarengatik. Saria, abenduaren 6an, 20:30ean, emango zaio San Agustin Kultur Gunean ospatuko den ekitaldian. Benito Lertxundik kasik 50 urte daramatza musikaren munduan murgilduta. Bere lehen abestiak, single euskarrian, 1967an eta 1968an kaleratu zituen arren, 1971an argitaratu zuen Benito Lertxundi izeneko bere lehen disko luzea. Orduz geroztik, bere kantuz osaturiko 21 diskok ikusi dute argia. Diskografia oparo horren azkena, udaberrian kaleratu zuen "Oroimenaren oraina" dugu. Argazkia: © Ruben Plaza - Elkar.

"Laket dut" abestia, "Oroimenaren oraina" diskoaren alea (© Benito Lertxundi - Elkar)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun