Anari bakarlari ezagunaren doinu euskaldun, sentikor eta bakartiak helduko dira gaur Sopelako Kurtzio kultur etxera, gaueko 9etatik aurrera. Hitz biluziak dira ikuskizun paregabe honen protagonistak; entzuleekin atmosfera berezia sortuz. Azkoitiarra Akauzazte taldeko beste kide batzuekin batera, Psych Out taldean abiatu zen musika munduan barrena, bateriajole arizten zela. Ingelesez abesten zuten garai hartan. 1997 urtean hasi zen bakarlari legez kontzertuak eskaintzen, euskara hutsez, eta kritika ezin hobeak jaso ditu, euskal musikaren erreferente bihurtuz. Egun, bost bakarkako disko grabatu ditu eta beste bat Petti musikari nafarrarekin elkarlanean. Gaurko kontzerturako sarrerak bost eurotan eros daitezke Kurtzion bertan. Argazkian, Anari Elorrion emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa
Saioa Cabañas - Gauilunak.