Sumarioan agertzen den jai liburuxka Ertzaintzak bildu zuen eta Leioa eta Getxoko udalei jai batzordea eta bere ordezkaritzari buruzko datuak eskatu zizkieten. Kasualitatez edo ez, Ertzaintzak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak darabilten iragarkiak Getxoko PPk iazko abuztuaren 3an prentsaren bidez lau haizeetara zabaldutako berberak dira.
Bestalde, antzeko kontua pairatzen ari dira Erandioko Altzaga auzoko Sanagustinetako jai batzordea.
Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordearen ustez, "gertatutakoak kolokan jar ditzake herriko jaiak eta orain arte herri honetan suspertu dugun jai herrikoien eredua. Izan ere, ahalegin bereziak egin beharko ditugu Inauteriak, Koadrila Eguna, abuztuko herriko jaiak edo Olentzero aurrera eramateko", aldi berean akusazioei aurre egin behar badiete. Gainera, "auziak jai batzordean ohi ditugun parte-hartzea eta pluraltasuna kaltetu ditzakeelakoan gaude", dio jai batzordeak.
Bestalde, "gure herriko denda, taberna eta eragileen adierazpen askatasunaren aurkako eraso garbia dela" uste dute. Izan ere, UKBERRI.NETi adierazi diotenez, "jai batzordeak inoiz ez dio inori esan zer jarri zezakeen eta zer ez jaiei egindako ekarpenaren truke emandako espazioan".
Gaurko ekimenaren kartela

Velascok ikertu dituen eta 2011ko abuztuaren 3an Getxoko PPk salatu zituen jai-liburuxkako orriak
Gaur, ostirala, "Ostiral larria" izeneko ekimena antolatu du Itzubaltzeta / Romoko jai batzordeak bertako gaztetxean. Iluntzeko 8etatik aurrera, jai batzordeko kideek "Erromoko jaiak Madrilen" bideoa eskaini eta Espainiako Auzitegi Nazionalean izango duten epaiketari buruzko azken informazioa zabalduko dute. Izan ere, 2011ko abuztuaren 3an Getxoko PPk salatu zuen Itzubaltzeta / Romoko jaien liburuxkan "terrorismoaren goratze" delitua egin zela, bertako iragarki batean bi auzokide preso ageri zirelako. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Aretoko epaileak Jagoba Agirre