Herrialde Palestinarrak bere baitan duen lurraldea %12koa da Palestina Historikoaren barnean, "check point"-ez eta kolonia israeldarrez inguratuta dagoelarik; horrela, badirudi Gobernu israeldarraren estrategiak, palestinar estatu baten sorrera ekiditea eta Israelen nagusitasuna ezartzea direla.
Eraso horren aurrean, munduko herriok badugu eginbehar solidarioa Palestinako herrialde zibilaren deiari erantzunez; horrela, boikota, inbertsio eza eta estatu sionistari zigorrak ezartzea eskatzen digute. Palestinarren eskubide zibilak eta politikoak bortxatzen jarraitzen dituzten bitartean eta Israelek legedi internazionala betetzen ez duen bitartean hori da egin dezakegun elkartasun ekarpen eraginkorrena.
Horregatik, palestinarren aurkako edozein erasoren aurka manifestatzera eta Estatu israledarrari boikot egitera deitzen zaituztegu.
Askapena