Alain Goldaraz eta Leire Pinedo zinegotziek, Josu Landaluze bozeramaile jeltzaleak eman zuen arrazoi nagusia, hau da, berandu kontsultatu zietela, "gezurra" zela baieztatu zuten. Bilduren hautetsiek azaldu zutenez, "EAJ alderdiari ekainetik proposatu zitzaion banderaren inposizioaren gaia tratatzeko bilera bat. Jeltzaleek bilera hori atzeratu zuten. Urriaren 4an berriro ere Bilduk bilera eskatu zitzaien eta kasu honetan ere jeltzaleek hauteskunde autonomikoak pasatu arte atzeratu zuten. Bilera azaroaren hasieran burutu zen eta EAJ alderdikoek ez zuten bat egin hautetsien manifestuarekin baina ez zuten esan aurka bozkatuko zutenik". Bi zinegotzi ezkertiarrek adierazi dute batera erantzuteko saiakerak biderkatuko dituztela eta bide horretan jeltzaleei hartutako erabaki okerra zuzentzeko deia egin diete.
Larunbateko ekitaldiko bideoa (© Sopela.net)