Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Leioako
Bilgune Feministak. Horrenbestez, ostiral honetan, hilak 23, film laburren emanaldia egingo dute. Hitzordua 19:00etatik 20:30era izango da, Andrak elkartearen lokalean (anbulatorio zaharra) eta haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da. Larunbatean, hilak 24, heldu zein haurrentzako ipuin kontalari saioa izango da ordu eta toki berberetan. Azkenik, igandean, hilak 25, kontzentrazioa egingo dute 13:00etan, Bulebarrean, "Emakumeon indarkeriaren aurrean, emakumeok iraultza!" lelopean. Argazkian, 2011ko abenduaren 13an, Leioako Bilgune Feministak eta Andrak emakumeen elkarteak deituta, egun batzuk lehenago 10 urteko neskato batek pairatutako sexu-erasoa salatzeko elkarretaratze isila egin zuten Bulebarrean.