Bizkaiko Medicus Mundi elkarteak "Nire gorputza, nire erabakia" bertso-paper lehiaketa abiatu du gaur Sopelan. Aipatu ekimenak Euskal Herrian zein Hegoaldeko herrialdetan emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearekiko errespetua aldarrikatzea du helburu. Lehiaketa horretan Sopelan jaio, lan egin, ikasi edo bizi den pertsona orok parte hartu ahal izango du, partaide bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal dezakeela. Bertsoak abenduaren 7a baino lehen honako posta elektroniko helbidera bidali beharko dira:
educa.bizkaia[abildua]medicusmundi.es. Gaia menperatzeko eta bertsoak nola sortzen diren ikasteko doako tailer irekia antolatu du
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE), azaroaren 30ean, 18:00etatik aurrera, Sopelako Sekeko gaztetxean. Argazkian, Nerea Ibarzabal Salegi bertsolaria Sopelan burututako
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan / cc-by-nc-nd Bizkaiko Bertsozale Elkartea - UKBERRI.NET.