Etzidamu, osteguna, musikarien patroia den
Santa Zeziliaren eguna dela eta, Areetako
Andres Isasi musika eskolak bertako ikasleen musika emanaldia antolatu du bezperan, asteazkenerako. Aurten, eskolarentzat berezia den egun horretan elementu berria gehitu nahi izan dute, Gabon zuhaitz solidarioaren piztea. Ekimena arratsaldeko 7:15ean, abiatuko dute, zentroan bertan, jendarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonen alde jarduten duen
Sortarazi erakundearekin batera. Krisialdi ekonomikoaren ondorioz, Sortarazik hainbat urte darama Lamiakoko familien artean janari-sortak banatzen. Zerbitzu hori Bizkaiko Elikagaien Bankuaren laguntzari esker eman ahal izan da, baina laguntza hori murriztu egin da eta beharrak gora doaz. Horregatik, Musika Eskolak Gabon zuhaitz solidarioaren bidez janari-bilketa egingo du ostegunetik abenduaren 21era arte, eta ekimen horretan norberak bere ekarpena egitera gonbidatu du. Eskatutako elikagaiak honako hauek dira: arroza, lekaleak, esnea, galletak, atuna, kakao, pixoihalak, pasta, azukrea, irina, jarraipen-esnea, turroia, polboroiak, mantekatuak, olibak, hestebete paketatua, zainzuriak eta patea, besteak beste. Argazkian, Andres Isasi musika eskola iaz, 25. urteurreneko ekimenetako irudi batean / © Getxo.net.