Andrakan errepideko errail bat moztu dute bi hilabeterako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 19a, 23:00

Plentzia-Mungia ardatza eraikitzeko proiektuko obrak direla-eta, BI-2120 errepidean errei bat zirkulaziorako itxi dute gaur Lemoizen, Andraka auzoaren parean. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, herri-lanak ezkerreko erreian abiatu eta ondoren eskumakora aldatuko dira. Teknikoen aurreikuspenen arabera, erreia urtarrilaren 28ra arte egongo da itxita, obra-planaren eguneratzea dela-eta. Gune horretan, trafikoa semaforo bidez antolatuko da, orain arte bezala. Bizkaiko Foru Aldundiak eragozpenak direla eta barkamenak eskatu dizkie Plentzia eta Mungia arteko errepidea erabiltzen duten gidariei zein Lemoizko bizilagunei. Argazkian, pare bat ertzain trafiko mozten artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun