Goizeko saioetan parte hartzaileek Euskal Herriko mugimendu feministaren historia, politika kronikan nola agertzen diren emakumeak, berdintasunaren irudikeria edota erradiografia sozioekonomikoa aztertuko dituzte, genero ikuspegitik. Arratsaldean, berriz, bi film proiektatuko dira: "Izarren Argia" lehenengo egunean, eta "El tiempo de las mariposas", bigarrenean. Pelikulak ikusi ondoren emakumeen eta politikaren arteko harremanari buruzko gaiak eztabaidatuko dira.
Egitaraua:
Azaroak 21, asteazkena
Goizean,
09:00-09:15 Harrera.
09:15-09:45 Agurra eta hasiera ekitaldia.
09:45-10:30 Hitzaldia: Miren Aranguren (Bilgune Feminista): "Euskal Herriko mugimendu feministaren historia".
10:30-11:30 Hitzaldia: Maite Ubiria (kazetaria): "Politika kronika morea".
11:30-12:00 Kafe tartea.
12:00-13:30 Mahai-ingurua:
- Laura Mintegi (EHUko irakasle eta politikaria).
- Miren Azkarate (EHUko irakasle eta politikaria).
Moderatzailea: Maite Ubiria (kazetaria).
Arratsaldean,
15:30-19:00 Zineforum tailerra: "Izarren Argia" (2010). Mikel Rueda.
- Maria Gonzalez Gorosarri (EHUko ikerlaria eta pelikularen gidoilaria).
Azaroak 22, osteguna
Goizean,
09:30-10:15 Hitzaldia: Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea eta politologoa): "Andrak, politika eta parte hartzea: berdintasunaren irudikeria".
10:15-11:00 Hitzaldia: Mertxe Larrañaga (EHUko irakaslea): "Erradiografia sozioekonomikoa genero ikuspegitik".
11:00-11:30 Kafe tartea.
11:30-12:10 Hitzaldia: Ainhoa Guemes (kazetaria), Zaloa Basabe (kazetaria): "Politika feminista: tentsioa gizarte aldaketa aurretik doanean".
12:15-13:30 Mahai-ingurua:
- Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea eta politologoa).
- Mertxe Larrañaga (EHUko irakaslea).
- Ainhoa Guemes (kazetaria).
- Zaloa Basabe (kazetaria).
Moderatzailea: Maite Asensio (kazetaria).
Arratsaldean,
15:30-19:00 Zineforum tailerra: "El tiempo de las mariposas"(1994). Mariano Barroso
- Iratxe Fresneda (EHUko irakaslea).