Bapiruke egitasmoaren barruan, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako egonaldi irekiak antolatuko ditu berriro ere Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Gabonetako oporrak direla aprobetxatuz, umeek aukera izango dute beste ume batzuekin batera euskaraz ondo pasatzeko. Zabala eta Romo eskoletan izango dira jarduerak, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. Goizeko 9etatik eguerdiko 13:30ak arte egongo dira jolasak eta tailerrak; eta abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an irteerak egingo dituzte, 17:00ak arte. Bazkideek izena eman ahal izango dute azaroaren 26tik 28ra, eta bazkide ez direnek abenduaren 4tik 6ra. Argazkian, Bapirukeko umeak magia saio batean adi-adi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!