Bilboko Zigor arloko 5. aretoan
epaitu dituzte gaur goizean Plentziako Ermitatze gaztetxean identifikatutako sei gazteetatik bost. Izan ere, seigarrenak abisua emanda zeukan Puerto Ricon egongo zela bidaian. Usurpazio delitua egotzita, fiskalak egun bakoitzeko 12 euroko eta jabeek 36 euroko zigorra eskatzen diete sei hilabetetan zehar. Hau da, pertsona bakoitzeko 2.196 euro fiskalak (guztira, 13.176 euro) eta 6.588 euro etxeko jabeek (guztira, 39.598 euro). Hala ere, Iñaki Carro
Bilboko Okupazio Bulegoko abokatua "pozik" agertu da saioa bukatzerakoan, aipatu delitua frogatzeko "nahikoa ez" delako neska-mutilak zentro okupatuan identifikatu izana; eta defentsaren "lekuko gisa" deklaratu duten hiruna jabe eta ertzainek ezin izan dute gehiagorik gaineratu. Hilabete bateren bueltan aterako da sententzia, letraduaren arabera. Argazkian, hainbat lagunek arbuiatu dute epaiketa Justizia Jauregiaren ateetan.