“Euskal Herria martxan” ekimena aurkeztu dute sindikatu eta eragile sozialek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 21a, 15:17

Irailaren 26ko greba orokorra deitu zuten ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN, CNT sindikatuek eta ehunetik gora eragile sozialek “Euskal Herria martxan” ekimenaren berri eman zuten atzo. Azaldu zutenez, elkarlanean jarraituko dute egungo politikak eraldatzeko bidean eta ez dute Hego Euskal Herrian “bizi den errealitatea onartzen”. Horrenbestez, azaroaren 26tik 30era, Euskal Herriko herri eta hiriburuetan mobilizazioak burutuko dituztela aurreratu zuten, lan duina eta eskubide sozialek bermatzea bilatuz. Bilboko hitzordua hilaren 30ean izango da: 18:30ean, Jesusen Bihotzetik manifestazioa egingo dute. Egun berean, martxak egingo dira Donostian, 19:00etan, Boulebardetik abiatuta eta Gasteizen 19:00etan, Bilbo plazatik. Iruñeako protesta hilaren 28an izango da eta 19:00etan, autobus geltokian emango diote hasiera. Deialdi horietaz gain, beste hainbat herritan martxak deitu dituzte, besteak beste, Itzubaltzeta / Romo eta Leioan. Argazkian, irailaren 26ko greba orokorreko mobilizazioa Areetan.

Sindikatu eta gizarte eragileek zabaldutako adierazpena:

Inposatzen ari diren pobrezi politikaen ondorioz, Euskal Herriko langileriaren eta orokorrean, jendearen egoera gero eta larriagoa da. Enplegu suntsiketak ez du etenik. Langabezia eta pobrezia egunetik egunera hazten dihoaz; zerbitzu publikoak murrizten eta pribatizatzen dira; lan eskubideak ukatua dira; osasun eskubide unibertsala, hezkuntza, babes sistema eta etxebizitza kimera hutsa dira eta pentsio publikoak eta langabezi prestazioak beheruntz doiaz.

Dirurik ez dagoela esaten dute, baina, 2010. urtean, Estatu Españolak 87,145 miloi euro oparitu zion bankari, eta aberatsak gero eta aberatsagoak dira, zatiketa soziala handituz. Lan eskubideak eta eskubide sozialak, negozio itzela bihurtu dira. Merkantzia hutsa bilakatu dira. Eta hau, ez da demagogia, hau konstatazio bat besterik ez da. Horren azkenengo adibidea, atzo Raxoiren Gobernuak iragarritako azkenengo neurrian dugu. Erresidentzia baimena saltzen dizut, 160,000 eurotako etxebizitzaren truke. Dirua dago, diru asko dago. Arazoa, oso txarto banatua dago. Egoera hau, beraiei oso ondo datorkie, eta guri oso txarto.

Lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsa etengabeko aldarrikapena izan da euskal gehiengo sindikalarentzat eta eragile sozialentzat. Borroka honi segida emanez, mobilizatzen jarraituko dugu. Azaroaren 26tik 30era ekimen ezberdinak burutuko ditugu Euskal Herritik zehar eta arreta berezia ipiniko diogu gure errealitate gertuenean suertatzen diren egoerei. Era berean, herrialde mailako manifestazioak burutuko ditugu, 28an iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Sistema goitik behera aldatu beharrean gaude. Urgentea da politika hauek aldatzea. Hemen eta orain, Euskal Herrian, gauzak beste era batean egin daitezke, eta egin behar dira.

Hau guztiagatik ordezkaritza politia eta instituzionalari exifitzen diogu egungo politika publikoen norabidean aldaketa ematea. Estatu Espainolaren erreforma, dekretu eta murrizketen bidea, gure ehun produktiboa suntsitzen ari da, eta bizi baldintza duinak izateko aukera ukatzen digu. Horregatik, are premiazkoagoa da momentu honetan herri gisa, politika propioak garatzea, gauden egoeratik ateratzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun