Eskualdean ere Sortu eratzeko eztabaida gauzatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 21a, 15:59

Sortu eratzeko eztabaida prozesua martxan dago Euskal Herriko herri eta auzo guztietan. Eskualdeari dagokionez, Algortan, larunbat honetan (azaroak 24) egingo dute lehenengo saioa. Hitzordua goizeko 9:30ean jarri dute, Villamonteko kultur etxean. Itzubaltzeta / Romon, Erandion, Berangon eta Leioan ere aipatu egunean egingo dute, hurrenez hurren, Lope de Vega kaleko kultur etxean, 9etan; Irailak 23 plazan, Udaletxearen azpiko erakusketa gelan, 10:00etan; Sei Herri kultur elkartean, 10etan ere; eta Kurkudi herriko tabernan, 16:30ean. Sopelan, ordea, igandean, hilak 25, ekingo diote Sortzaile prozesuaren lehenengo batzarra, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte. Parte hartzeko gogoa dutenek harremanetan jarri daitezke sopelasortu[abildua]gmail.com helbide elektronikoaren bitartez. Batzar guzti horietan Sorturen oinarri Ideologikoen eta antolakuntza ereduaren inguruko lehenengo ponentzia eztabaidatuko dute. Aipatu txostena Algortako Abian, Itzubaltzeta / Romoko Branka, Leioako Kurkudi tabernetan zein Internet bitartez eskura daiteke. Argazkia: cc-by-sa Sortu.

Gernikan prozesua zabaltzeko eta partaidetzarako deia eginez zabaldu duten bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun