Bihar ospatuko dute Leioako Eguna Artatza Jauregian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 21a, 16:19

Urtero egiten den bezala, Udalak Leioako Eguna ospatuko du Artatzako Jauregian. Hitzordua bihar, osteguna, izango da 20:00etan. Orain dela egun batzuk Leioako Elizateko sorreraren 486. urteurrena bete da. "Ospakizun hau dela bide, ekitaldi hau antolatu du Udalak, Leioa eta bere auzokideen arteko harremanak eta loturak sendotzeko, kirol eta kultura elkarte, ikastetxe, AMPA, auzokideen elkarte, auzo gela, enpresa… orokorrean, Leioan eta Leioarentzat lan egiten duten guztientzat sortutako amankomuneko topagunea izan dadin", azaldu dute tokiko arduradunek. Ospakizuna baliatu nahirik, Leioako Udalak "udalerrian nabarmen lan egin duten erakunde edo pertsonei" omenaldi publikoa eskaini nahi die. Argazkian, Artatza Jauregian ospatuko dute Leioako Eguna / © Leioako Udala.

Gurutze Beitia aktoresa ezagunak egingo ditu aurkezpen lanak, eta Zehatz Mehatz Musika Elkarteak musika jarriko du. Lekeition sortutako taldea da hori, eta hiru emakumez osatuta dago, musikarekiko zaletasunaz batutako hiru emakume. María Madarieta biolinean, Ana Madarieta flautan eta Esther Gabiola akordeoi eta biolinean, musika estilo desberdinetatik eramango dituzte Artatza Jauregian bildutakoak: euskal musika eta musika klasikotik, pelikulen abesti eta egungo musika internazionaleraino.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun