Urriaren 31n egindako osoko bilkuran
Terrazen Araudiaren bertsio berri bat (pdf) onartu zuen Sopelako Udalbatzak. Aurreko araudia behin betiko onarpenaren zain zegoen. Horretan hainbat moldaketa eta artikulu berri jaso dira. "Honen bidez, herriko komertzioen jarduera indartu nahi izan da, egungo testuinguru ekonomikoa kontuan hartuz. Gainera, azpiegitura hauen erabiltzaileen, Sopelako herritarren eta herrira gerturatzen diren bisitarien eskubideak bermatu nahi izan dira", azaldu dute udal iturriek. Ondokoak dira araudi berriak jasotzen dituen hainbat berritasun: Udalaren baimena duten ekintza kultural eta sozialak antolatzeko aukera, terrazak jartzeko denboraldia sinplifikatzea, oinezkoentzako guneetan araudi berezia, araudi berri honetara egokitzeko epeen aldaketa, eta abar. Erakusketa publikorako epea zabaldu da jada, eta alegazioak egiteko aukera abenduaren 17ra arte luzatuko da. Argazkian, Getxo udalerrian ere daukate terrazen gaineko araudia / © Getxoko Udala.