“Nagusien Etxearen 25. urteurrenaren ospakizuna egun garrantzitsua da urte guzti hauetan eduki dituen garapenagatik eta ibilbideagatik, eta aurten zahartze aktiboa ospatzen ari garelako”, adierazi du Imanol Landa Getxoko alkateak, gaurko antolatutako ospakizun ekitaldietan. Udal agintariak azpimarratu du zentroak esparru desberdinetako programazio handia duela, bai astialdian; baita ahalmen psikiko, fisiko eta pertsonen arteko harremanak hobetzeko jardueretan ere. Landak gaineratu du “zentroak izugarrizko garapen positiboa" eduki duela, "une honetan ia 6.000 bazkide dituelako eta oso ondo, partaidetza eran, gestionatutako errealitatearen partea dira". "Beraz, oinarrizko erreferentzia da zahartze aktiboan, bermatzen duen ibilbidearekin eta etorkin itxaropentsuarekin, eta mota honetako baliabideen beharra agerian uzten du”, amaitu duenez. Argazkian, gaurko ospakizuna / © Getxoko Udala.