“Arrugas” pelikula proiektatuko dute ostiralean Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 21a, 19:27

Zineklub zikloak “Arrugas” izeneko pelikula proiektatuko du ostiralean, azaroak 23, Komiki Azokaren programazioaren zein Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako Zainduz hitzarmenaren barruan. Akordio horrek menpekoen zaintzaileei laguntzeko jarduerak sustatzen ditu, baita herritarrak sentsibilizatzekoak ere, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Paco Rocaren titulu bereko komikian oinarritutako eta Ignacio Ferrarasek zuzendutako pelikularen proiekzioa 21:00etan hasiko da Andres Isasi Musika Eskolan, Areetan. Sarreraren prezioa 2,90 eurokoa izango da eta komikiaren 200 bat ale opatuko dira. Argazkian, Paco Roca komikigilea / cc-by-sa styeb.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun